LEHENTASUNEN INKESTA 2012

ZURE LEHENTASUNAK ZEHAZTEKO AUKERA IZANGO DUZU ORAIN

Laudio Udalak beste mekanismo bat ezarri zuen, auzokideek udal arloan zer-nolako lehentasunak dituzten jakiteko. LEHENTASUNEN INKESTA du izena, eta lehen ariketa, 2012ko udazkenean burutu zen.

ZER DA?
Inkesta bat da, auzokideak gehien kezkatzen dituzten gaiak zein diren jakiteko. Azken urteotako auzo-batzarretan azalarazitako kezketan oinarritu da. Auzokideek nork bere auzorako eta Laudio osorako lehenetsi nahi dituen beharrizanak aukera ditzake.

ZERTARAKO?
Garai gogorrak diren arren, aurrekontuen murrizketa eta eskasiarengatik, edo, horregatik, hain zuzen ere, tresna hau funtsezkoa da datozen inbertsioak zehazteko. Txosten bat idatziko da eta Udalbatzarreko zinegotzi guztien esku geratuko da, erabakiak hartzeko orduan erabil dezaten. Agerikoa da edozer egiteko dirua behar dela, baina finantzabidea bilatzeko modua desberdina izan daiteke helburuaren arabera. Horregatik da garrantzitsua lehentasunak ezartzea, urratsak ematen segi dezagun.

NORK HAR DEZAKE PARTE?
Laudioko auzokide orok har dezake parte. Zein kale eta auzotakoa den baino ez du adierazi behar. Laudioarrek auzo-batzarretan egindako zorroztasun- eta erantzukizun-ariketa postontzi guztietara zabaltzea da.

NOLA HAR DAITEKE PARTE?
Postontzian topatu duzun papera bete eta bertan adierazitako guneren batean ematea baino ez da. 
 Kontuan izan, lehentasuna zehaztea dela helburua, beraz, proposamenak 10etik 1era puntuatu behar dituzu, 10 puntu garrantzitsuenari eman, eta 1 garrantzirik txikiena duenari.

NON LOR DEZAKET INFORMAZIO GEHIAGO?
Bai udal webgunean (atal honetan bertan), bai Udaletxeko Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuan, bai inkestan adierazitako tokietariko edozeinetan. Proposamenen argazkiak, planoak, testuak eta bideoren bat ere badago. Liburuxka bat ere egin da Laudio osoko eta auzoetako datu sozio-urbanistikoak jasotzeko.

 

Hemen osatu dezakezu zure galdetegia, zuzenean interneten bitartez.

ZURE GALDETEGIA OSATZEKO, SAKATU HEMEN

Osatu baino lehenago informazio gehiago aztertu nahi baduzu, sakatu hemen:

IKUSI LEHENTASUNEN INGURUKO BIDEOAK

Oraindik gehiago sakondu nahi baduzu, eta baita ere galdetegian agertzen ez diren lehentasunen inguruko informazioa ikusi, eta zure moduan antolatu eta zerrendatu:

BEHARREN MAPA