IDEIEN BULEGOA

Ideien bulegoa Laudio Udalak sortutako gizarte-berrikuntzarako proiektua da.

Foro honen helburua irudimenezko eta ausardiazko proposamenak egitera bultzatzea eta beroriek sustatzea da, herriko arazoak ebaztearren.
Lehen ekimena “Hiritar tailerrak” dira, horretarako, urte osoan zehar informazio-, formazio- eta eztabaida-ekitaldiak antolatuko dira, auzokideek beren ekarpenak errazago egin ditzaten. Horrela izanik, auzo-batzarrei lotutako ekimena osatuko da, berorietan beharrizanak antzeman eta parte-hartzea handitu nahi izateaz gain, konponbideak bilatzera zuzendutako dinamikak ere badira eta.
Ideien bulegoak ahalegin handia egingo du adituak, auzokideak eta Laudioko garapenean interesatutako edonor barne biltzeko, udal teknikariekin eta politikariekin harremanetan jartzeko eta, halaber, herritarrei Udalak bere arlo guztietan dituen jarduerei buruzko informazioa helarazteko.
Tailerretan laudioarrak kezkatzen dituzten gai nagusiak landuko dira (auzo-batzarretatik jaio den Beharren mapan jasotako informazioa oinarritzat hartuta).
Albiste edo berrien atalean Ideien Bulegoaren ekimenen jarraipena egin dezakezu.

 

IDEIEN BULEGOAK BURUTUTAKO EKIMENEN BERRI