DEMOKRAZIA ZUZENA GAUZATUTA: LANDALUZE 17-27KO AUZOKIDEEK HAUTATU DUTE NORABIDE BAKARRA.

 

Auzo batzarretan, eta beste udal kanal batzuen bitartez, Udalari eskatzen zitzaion, behin
eta berriz, Landaluze kaleko 17-27 zenbakietako barru aldeko patioetan norabide
bakarra ipintzea. Pasa den 2011ko urriaren 11 egunean Udalak jakinarazi zuen bere
aldeko jarrera norabide bakarra ipintzeko, beti eta eragindako alde horretako auzokideen
aldetiko eragozpenik ez bazen aurkezten.
Komunikazio horren ondorio legez, auzokide batzuek azaldu zuten euren desadostasuna
erabakiarekin. Horretan oinarria hartuta, Udalak erabaki zuen kale-zati horretako
auzokideak beraiek izan zitezen erabakiko zutenak ia norabide bakarra ipiniko zen ala
ez, era nagusian eragindako pertsonak beraiek izateagatik. Kontsultan, etxebizitza
bakoitzak eman du bozka bat.
Horrela, bagoaz finkatzen eskarmentu txikiak demokrazia zuzena egikaritu eta
gauzatzeko. Bozka emateko epea 2013ko urtarrilaren 11n amaitu da; emaitzak izan dira
ondoko hauek:
Guztirako 220 etxebizitzetatik parte hartu dute 77k, hots, % 64,16ak.

 

Erkidegoen atari guztietan, salbu eta 17. zk.koan %46,66arekin, aldeko bozka gehien
lortu duen proposamena izan da norabide bakarrekoarena.
Erkidegoen atari guztietan, salbu eta 27. zk.koan %46,66arekin, parte hartzea %
50,00etik gora ibili da, bataz besteko parte hartzea % 64,16ra iritsita, ondoko taulan ikus
dezakegun legez:
Azkenik, Landaluze 17-27ko etxebizitzetatik kontsultan parte hartu duen % 66,23ak
bozkatu du norabide bakarraren alde.

Udaletik, eskertu nahi dugu demokrazia zuzeneko ariketatxo honek eragindako
atarietako auzokideen inplikazioa.
Orain egokitzen zaigu betearaztea eta hartutako erabakia aplikatzea. Hori betearaziko da
lanaren antolamenduak ahalbideratzen digun bezain laster, 17-27 zenbakien bitarteko
barru aldeko zirkulazio berriari dagokion seinalizazioa ipinita.
Aldi berean, barru alde horretan jarraitu du 3,5 tona baino gehiagoko ibilgailuentzako
zirkulazio-debekuak, eta, azkenik, aparkalekuetako marrak, aparkatzeko debekuzko
marrak eta oinezkoen pasabideak berriz pintatzeari ekingo diogu.