AURKEZPENA

ZURELAUDIO gunea Laudio Udalak abiatutako parte-hartze dinamika guztiak agerrarazteko gunea da. Gune honetan udal politiken garapenean parte hartu nahi dutenei interesatzen zaizkien albiste guztiak bilduko dira.

Beharren mapa eta Ideien bulegoa bi ekimen osagarri dira, Laudio Udalak urtarrilean sortuak, eta euren helburua da herritarrek parte hartzeko politiketan aurrera egitea; horretarako, lanerako bide iraunkorrak sendotu dira, lehendik zeuden dinamiketan sakontzeko aukera izateko.

Beharren maparen ardura izango da auzokideek Udalari eginiko eskaerak eta beharrizanak bildu, bideratu eta argitaratzea, eskaerak aukerako edozein bidetatik jasota.

Epe ertainerako helburua da beharrizanak hierarkizatzeko, lehentasunak antzeman eta adosteko, eta jarduteko planak definitzeko bidea zabaltzen duten tresnak sortzea; jakinda aldez aurretik beharrizan guztiak txosten fisiko bakarrean jaso direla, edo posible balitz, une oro eguneratutako tresna edo euskarri informatiko batean.

Ideien bulegoak herritarren parte-hartzea suspertzeko ekimenak garatu nahi ditu, bai auzokideena, bai adituena, bai Laudioko garapenean interesatutako edozeinena, berrikuntzaz, sormenaz eta elkarrekiko hausnarketaz baliaturik konponbideak bilatze aldera.

Lan-estrategia biak lotzeak beste konponbide batzuk eta arazoei aurre egiteko beste modu batzuk ekar ditzakeelakoan gaude, garapena lortzeko, talde-adimenean eta berrikuntzan ardatz hartuta.

Web orri hau lehen urratsa da. Momentuz “Beta” bertsioa da, beraz frogetan gaude oraindik. Arazoren bat edo akatsen bat topatuko bazenu, eskertuko genizuke emailez guri ohartaraztea. Mila esker.