ARAUDIA ETA TRESNAK

Laudio Udaleko Osoko Bilkurak parte-hartzea arautzeko erregelamendu bat egitea onartu du, gure udalerrian auzokideek parte hartzeko dituzten aukerak arautzeko.
Gaur egun indarrean daude auzo-batzarrak eta sektore-kontseiluak arautzeko hainbat erregelamendu.
Oraingoz atal honetan indarreko arauak ez ezik, parte-hartzerako erregelamendu berriari buruzko eztabaidari buruzko informazioa ere eskura dezakezu.
Erregelamendua egindakoan, hemen jarriko duzu azken testua zure esku, une oso erreferentziatzat har dezazun udal kudeaketan parte hartzeari begira.
Laudiok parte hartzeko eta informatzeko mekanismo ugari dauzka eta hobetuz eta zabalduz joango dira, erregelamendu berria egiteko prozesu horretan, datozen hilabeteetarako aurreikusita.
Gune honetan izango duzu eskuragarri une oro udal komunikaziorako indarreko baliabide gaurkotuen zerrenda.

Osoko Bilkuretako asistentzia
Sektore-kontseiluak. 
 Gaur egun Euskara, Kultura… kontseiluak daude.
Auzoetako udal batzarrak 
 Urtean bitan auzo-batzarrak egiten dira, bertara Laudioko auzokide guztiak joan daitezke, egoiliarrak eta auzoko gaietako interesdunak.