ZUin berezia: Laudio 2025-eko Hiri planifikaziorako oinarri estrategikoak

“Laudio 2025en Oinarri Estrategikoen” helburua zera da: datozen urteetan udalerrian jarraitu beharreko estrategiei buruzko ideia argiak eskaintzea, epe luzerako ikuspegiarekin eta herrian bizi direnen premia eta interes guztiak kontuan hartuta.

Hasieratik bertatik, Udalak gizakien zerbitzuan egongo den gizarte-hirigintzaren aldeko apustua egin du eta, hortaz, prozesu osoan zehar pertsonak izan dira proiektuaren benetako eta funtsezko elementua.

  • Parte-hartzeari esker, ikuspuntu desberdinak bildu eta gaur egungo egoeraren, arazoen eta irtenbideen diagnostiko partekatua lortu ahal izan da.
  • Parte-hartzea bide, gairik kritikoen azterketa fidagarriagoa burutu da, “gaian adituak” izan ez arren, Laudioko bizilagunak izanik “bizikidetzan adituak” diren pertsonek egin dutelako.
  • Parte-hartze hori dela eta, Laudion gerta litezkeen eszenarioak zehaztu eta horien artean egokienaren aldeko apustua egin edo estrategia okerrak saihestu ahal izan dira, zuzenean edo zeharka herriko egunerokoan parte hartzen duten pertsonak bertan egon direlako. Horri esker, gainera, herritarren sentsibilizazio handiagoa eta jarduera politikoaren gardentasun handiagoa ere eskuratu ahal izan dira.

Azken batean, proiektuan antolatutako jardueretan parte hartuz Laudioren etorkizunari buruzko hausnarketa eraikitzen eta etorkizuneko udal estrategiaren oinarriak zehazten lagundu duten pertsonen parte-hartzea aitortu, baloratu eta eskertu nahi dugu.

Deskargatu aldizkaria