Herritarren proposamenak bilduko dituzten Laudio hobeago baten aldeko auzo asanbladen edizio berri bat hastear da


HAURTZAINDEGI ZERBITZUA DOAN, AUZO BATZARRETAN
Gogorarazten dizuegu, abendua hilabetean zehar, Udalak antolatuko dituen edozein auzoko Batzarrera joateko interesa duzuen pertsonei eta HAURTZAINDEGI ZERBITZUA behar duzuen guztioi, ezen plaza erreserbatzeko 944 034 850 telefonora deitzea baino ez duzuela egin behar. Erreserba hori egiteko epea: joan nahi den batzar bakoitzaren egin baino lehenagoko hiru egun aurretik.

Laudioko auzo eta zonalde desberdinetako auzotarrek aukera berri bat izango dute abenduaren lehen astean hasita, Udalak antolatzen dituen auzo asanbaldetan parte hartzeko. Aurreko edizioetan bezala, batzarretara etortzen diren auzokideek euren kexak eta bestelako ekimenak, iradokizunak edo proposamenak aurkez dezaten espero da, batik bat, auzo bakoitzean zein udalerri osoko azpiegituren, ingurumenaren, zirkulazioaren, segurtasunaren, ekipamenduen eta zerbitzuen hobebeharrez. Bertan bildutako guztia, Laudio hobeago bat eraikitzen laguntzea espero da, bertako etorkizun oparo baten esperantzaz.

Aretako auzo asanblada
Abenduak 1, astelehena, 19:00etan
Aretako Kultur Etxean

Arrañoko auzo asanblada
Abenduak 2, asteartea, 19:00etan,
plazako balio anitzeko aretoan

Gardeako auzo asanblada
Abenduak 3 asteazkena 19:00etan
Gizarte Etxean

Nekazal eremuko auzo asanblada
Abenduak 4, osteguna 19:00etan
Plazako balio anitzeko aretoan

Ugarteko auzo asanblada
Abenduak 15 astelehena 19:00etan
Ugarteko elizan

Latiorroko auzo asanblada
Abenduak16, asteartea, 19:00etan
Latiorroko ikastetxean

Larrazabalgo auzo asanblada
Abenduak 17, asteazkena 19:00etan
Toki On/Gurdi jatetxean

Herriguneko auzo asanblada
Abenduak18 osteguna 19:00etan
Kultura Etxeko Arraño gelan