Laudio 2025ko oinarri estrategikoen definizio prozesuaren giltzarri den parte-hartzea, maiatzaren 22an abiarazi da, prozesu osoan zehar modu ezberdinetan mantenduaz.

Maiatzaren 22an, batzarrera joandako pertsonak tokiko foro estrategikoa osatzeko 10 parte-hartzaileak proposatu ahal izan dituzte, Laudio 2025eko oinarri estrategikoen definizio prozesuan elkarrizketatuko diren beste 5 pertsonekin batera.

22ean izandako batzarrean elkarrizketatuak izango diren eta tokiko foro estrategikoan parte hartuko duten pertsonak bozkatu ahal izateko, orri batzuk banatu dira, izen berriak proposatzea posible izango direlarik aldi berean.

Auzoko foroak, ekainean osatuko direnak, eta sektore foroak, udazkenean sortuko direnak, prozesuaren beste oinarri garrantzitsuak izango dira.

Ekainean sortuko dira auzoetako foro estrategikoak, auzo bakoitzeko ikuspuntutik habiatuta, Laudioko etorkizuneko ikuspegia lantzeko helburuarekin.

Laudio osatzen duten auzo bakoitzaren etorkizuneko estrategiari buruzko gogoeta bultzatzeko oinarriak definitzeaz gain, eta hauek sendotuko dituzten nortasun, jarduera eta garapenaren bilaketarekin batera, Laudioren etorkizuna aztertuko da bertan bizi garen pertsona guztien taldea bezala.

Auzo bakoitzeko sektore guztietako ordezkari diren pertsonak parte hartu dezakete auzoetako foro bileretan, bertara gerturatu nahi duten pertsona guztiekin batera; egunerokotik harantz pentsatuaz, etorkizunerako erronkei erantzuteko auzo bakoitza prestatuaz, lehentasuna Laudioko hiritarrei emanaz.

Urrian Laudio 2025eko Oinarri Estrategikoko lan foro sektorialak  jarriko dira martxan. Foro hauetan, adostutako eta desiratutako eszenarioa lortzea ahalbideratuko dituzten proiektu estrategikoak landuko da.

Prozesu guztian zehar, honi buruzko informazio eta dokumentazio guztia www.laudio2025.net  web orrian egongo da eskuragarri, Laudioko udaletxeko web gune bertatik posible izanaz bertara sartzea. Gainera, mota guztietako ekarpenak egin daitezke gune horretan prozesuaren hasieratik.