Udal batzar irekia 2013ko aurrekontuaz eta 2025erako Oinarri Estrategikoez: Laudioko etorkizunari buruzko oinarrizko adostasuna diseinatzeko lehen urratsa.

Datorren maiatzaren 22an udalerriko auzokide guztiei zuzendutako Udal batzar irekia deitu dugu; bertan udal kudeaketan berebiziko garrantzia duten bi kontuez informazioa eskainiko da.

Alde batetik 2013rako onartu den aurrekontuaren lerro nagusiak zehaztapen handiz erakutsiko dira; martxoaren 26an Osoko bilkurak onartu eta Aldizkari ofizialean argitaratu osteko erakusketa publikorako aldia agortu ostean ofizialki indarrean sartu berri da.

Gehienbat opor fiskalen itzultzeak zein bestelako berezko sarrera batzuek eratorritako diru-sarreren handitzearen aurreikuspenak beharrik handienak dituzten lagunei eta enpleguari baliabide gehiago eskaintzea ahalbidetuko du; nahiko genituzkeenak baino txikiagoak izanik ere, zenbait inbertsiori ere ekitea posible egingo du, laudioarren bizi baldintzak hobetzeko aurrerapausoak emateko balioko dutenak.

Batzarrean auzo asanbladetan bildutako proposamenetan, lehentasunen gaineko inkestetan eta Udalean ordezkaritza duten alderdiek igorritakoenetan oinarritutako proiektuen berri emango da, baita urte honetarako aurreikusitako aurrekontu osoaren egitura azaldu ere.

Bigarren gaia, datozen 15 urteetarako munta handikoa dena, Laudiorako Oinarri Estrategikoen definizioaren prozesuaren aurkezpena izango da. Prozedura honek Laudioren etorkizuneko garapenerako akordio estrategikoak lortzea bilatzen du, kudeaketaren egunez eguneko behar puntualez harago joango litzatekeena.

Batzarrean lehiaketa publikoaren bidez lanak koordinatzeko ardura bereganatu duen Prospektiker enpresako arduradunek prozesuaren helburuak, abian jarriko diren parte hartzeko tresnak eta prozesuaren epeak azalduko dituzte.

Maiatzaren 22an, arratsaldeko 18:00etan. LHUIko Zineman.