ZUMALAKARREGI 7-9KO AZUZOKIDEEK BARNEKO PLAZATXOA OINEZKOENTZAKO PLAZA BIHURTZEA ERABAKI DUTE

 

Lehengo ostiralean, otsailaren 22an, amaitu zen epea Zumalakarregi 7-9ko auzokideek adieraz zezaten zer-nolako iritzia zuten barneko plazatxoa oinezkoentzako plaza bihurtzeko, berariaz bere horretan utzita: garajeetarako eta zamalanetarako sarbidea.

Inkesta-galdeketak parte-hartze handia izan zuen (%80,00), eta oso jarrera argia izan zen oinezkoentzako gunea egiteko proposamenaren alde (% 75,00).

Laudio Udalak aurrerapausoak ematen segitzen du demokrazia zuzena gauzatzeko bidean.

Hemen irakur dezakezu inkesta-galdeketaren emaitzei buruzko txostena.

Zuma 7-9 galdetegiaren emaitza