ITURRALDE KALEKO HOBEKUNTZEN BALORAZIO ONA

Egin dagigun historia apur bat. Iturralde kaleko arazoa orain dela urte askotatik hona islatzen ari da auzo batzarretan. 2003 urtetik badugu proiektu bat eta bertan aurkeztu zen eraberritzea osorik, bi fasetan, kaleko 6 eta 18 zenbakien artean dagoen esparrua.
Bestalde, pasa den urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean eginiko lehentasunen inkestan, Iturralde kaleko zona zehatz horretan “irisgarritasuna hobetzeko” proposamena izan zen Aretan gehien baloratutakoa eta nabarmendutakoa.

Itxarotekoa zen legez, Aretak arazo horri emaniko balorazioa ezagututa, 2012ko bigarren sei hilabeteari dagokion auzoko batzarrean, bertaratu ziren pertsonek agerian ipini eta azaldu egin zituzten euren itxaropenak arazo hori konpontzearen gainean. Euren galdera erabatekoa izan da: Zer egingo du orain Udalak?
Nahiz eta egutegi batean zehaztu barik, udalaren esku hartze guztietan agerian ipini zen abagune edo momentu egokia zela, inkestaren emaitzek indartuta, gainera, Iturralde kaleko zati horren konponbideei behin betiko eran heltzeko, betiere baldintzatuta udal ekonomia-baliabideak eskura izatearen mende. Etorkizun urrerako ikusten zen zegoen proiektua eguneratzeko beharrizana, auzokoekin batera.
Zein-nahi direla datozen egunotan emango diren urratsak, Udalak jada bere gain hartua zuen konpromisoa, 2012 urterako aurrekontuen onarpenarekin, Iturralde kaleko arazorik larrienak konpontzen joateko. Horretarako, sartu zen 38.000 € partida bat udal aurrekontuan barandak ipintzeko xederatuta, erraztuz horrela orografia konplexua duen espazio baterako irisgarritasuna.
Orain dela gutxi, ipini egin dira barandak kaleko leku ezberdinetan eta atarietako sarreretan eta irispideetan. Guzti hori, kaleko 6. Zenbakiaren parean argiztatzeko foku osagarria ipintzearekin batera, irispide zaileko alde batean argiztatzea gehiagotu edo handitu denez, eragindako auzokoek oso ondo baloratu egin dute hori. Helburua izan da jardutea, behintzat, premiarik handiena zuen arazoan.
Badakigu oraindik geratzen direla konpontzeko arazo garrantzitsuak. Hori beti gogoan daukagu. Espero dugu, laster barru, zehaztea auzoarekin lan egutegia auzoarekin, denbora luzeegian zehar itxaroten eta zain dagoen zonalde baten eraberritze integrala planifikatzea ahalbideratuko diguna.