URRATS BAT GEHIAGO UDAL BARATZE EKOLOGIKOAK ZABALTZEKO

 

Pasa den urtarrilaren 10 eguneko 19:00etan, Lanbide Heziketako Udal Eskolako zineman, Alkatea, zinegotziak, Tokiko Garapen Agentziako teknikariak bertan zirela, gehi segidan eskainiko ziren ikastaroak emanteko ardura zuen pertsona eta interesatutako bataz besteko 60 pertsona etorrita, informazio-hitzaldia eskaini egin da udal baratzeen erabilerari buruz, ondoko gai-zerrendarekin

Ekitaldiaren aurkezpena: alkateak, Natxo Urkikok egin zuen, eta  hitza eman zion Garapen Agentziako ingeniari aholkularia den Nerea Garaiori, Gai-zerrendan sartutako puntuak adierazteko eta aurkezteko Zaira del Rio, aipatu diren baratze horien pertsona esleipendunei eskainiko dien prestakuntza teorikoa zein praktikoaren arduraduna.

Bere hitzaldian, Zairak proiektuaren aurkezpena egin zuen, azalduta non kokatuta dagoen, zenbat ondoriozko ortu aterako diren, espazio komunak, funtzionatzeko arauak, erabilera arau eta balintzak, esleitzeko  betebeharrak, Udalaren aldetiko konpromisoak eta baratze horietan ibiliko diren erabiltzaileen betebeharrak eta eskubideak, berariazko debekuak, pertsona batek erabiltzaile izaera galtzea noiz den gerta litekeen, hori posible bada eta horren arrazoiak zeintzuk diren. Aldi berean, laburtuta azaldu zuen kudeatzeko eredua, gordailuan ordaindu behar den bermea, erregelamenduan islatuta dauden prezioa eta erabilera ordutegiak.

Behin bere hitzaldia amaitu zuenean, Nerea Garaiok zehaztasunez azaldu zituen zeintzuk ziren aurkeztu beharreko eskaera eredua eta erantsi beharreko dagozkion justifikazio-dokumentuak. Puntu honetan iragarri egin zen ezen dagokion epea zabaldu aurretik eskaera aurkeztu duten pertsonek, bada, berriro aurkeztu beharko dutela, beharrezkoak diren dokumentu erantsiak barne.

Galde-eskaeren txanda, ekitaldira etorritako pertsonek erakutsi zuten bazutela  interes handia ekimenagatik. Pertsona batzuek ez zeuden ados erraminta eta espazioak partekatu behar izatearekin, betiere irizteagatik lapurretak gerta likezteela eta pertsona erabiltzaileen arteko sesioak, nahiz eta, baita ere, aurreratu egin zen sor litezkeen arazoak ebatzi beharko direla martxan jartzeko bihar etzirako eratu beharko den erkidegoaren baitan.

Halaber, euren ardura erakutsi zuten baratzeetara sartu ahal izateko aukera izango dutelako horiekin zerikusirik ez duten pertsonak eta, gainera, landatutako uztak errespetatu egin ez litzaketenak. Udal langile teknikarien arabera, esparrua era bikainean hestitua dago, horietarako sarbidea beste edozein espazio pribaturako bezainbesteko erraz edo zail izanik

Aurkezpen ekitaldi hau amaituta, soilik geratzen da eskuak lanean ipintzea, aitzurrekin, kasu honetan eta, horrela, errealitate egitea luze itxarondako amets eder hau.