AMAITU DIRA ERMUKO ANDRA MARIARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Atzo, osteguna, azaroak 22, amaitu ziren Ermuko Andra Mariari buruzko jardunaldiak. Ekitaldien helburua bazen zabaltzea, ezagutzera ematea, gogoeta eta ausnartzea, eztabaida sortzea eta Ermuko Andra Maria Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Bereziari buruzko balorazioen emaitzak bateratzea.

Hiru jardunaldi saio egin dira azaroaren 20, 21 eta 22 egunetan zehar. Bertaratu diren pertsonen zenbatekoak, hurrenez hurren, hauek dira: 20 egunean 29 pertsona (25 gizon eta 4 emakume), 21 egunean 34 pertsona (30 gizon eta 4 emakume) eta 22 egunean 22 pertsona (19 gizon eta 3 emakume).

 

Jardunaldiek arrakastatsuak izan dira, kontuan izanik etorri eta bertaratu diren pertsonak, tartean ziren interes anitzak, bertaratuak eta azaldutakoak, errealitatearen ezagupena eta jasotako ekarpenak. Erredakzio-talde zorrotzak eta ekimenarekin konprometituak, zabalkundean bikaina izan den hizlarien plantelak eta enklabearekin eta ekimen-esparruarekin publiko ausarti eta buru-belarri gaiarekin interesatutakoak bideragarria egin ahal izan dute, jardunaldiok amaitu ostean, material ugari eta saldoa eramatea erredakzio-taldeak; taldea, betiere, saiatu da eramaten gaia adostasuna giltzarri eta gako izanik eta babes-, gozamen- eta ustiapen-arloan bateratze-terminoetara.

Datozen asteetan zehar erredakzio-taldeak lan egingo du euskarri material diren jardunaldion ondorioetan. Ondorio horiek laster barru argitaratuko dira udal web atari honetan. Eskerrik asko ekimen hau, era batean edo bestean, bideragarri egin duzuen pertsona guztioi.