ERMUKO ANDRA MARIA: HERRITARREK PARTE HARTZEKO JARDUNALDIEN LEHENENGO EGUNA

Atzo hasi ziren, asteazkena eta azaroaren 20a izanik, Ermuko Andra Mariarako (Santa Luzia) plangintza berezian parte hartzeko jardunaldiak. Ekitaldira 29 pertsona bertaratu ziren, erakundeen ordezkaritzan eta nor bere kasa.

Natxo Urkixok, Laudioko alkateak, labur azaldu zuen nola ari zen kudeatzen Ermuko Andra Mariaren arloa, eta berariaz aitortu zuen lan teknikoa oso gogorra izan dela; izan ere, inguruaren degradazioak urte luzeak izanik, lan horrek baino ez du posible egin Udalak inguru horretako lursail asko bereganatzea, eta horri esker une honetan badugu aukera inguru horren erabilera antolatzera zuzendutako ekimenari ekiteko, inguruak izaera magikoa eta sinbolikoa baitu eta udalerri honetako auzokideok bereziki sentitzen baitugu.