INKESTAK EMATEKO EPEA AMAITUA, ASTE BATZUEN BURUAN JAKINGO DIRA EMAITZAK.

Lehengo asteazkenean, azaroaren 14an, herritarren proposamenak lehenesteko inkestak emateko epea amaitu zen. Ekimenean 1062 auzokidek hartu dute parte; batzar jendetsuenetara etorri baino hiru aldiz gehiago.

 

Jasotako inkesta guztietatik 825 paperean egin dira, udalerriko hainbat tokitan sakabanatutako postontzietan utzita, eta 237 baliabide elektronikoen bidez. Auzoetan emandako inkesten banaketa honelakoa izan da:

 

AUZOA ELEKTRONIKOAK PAPEREZKOAK GUZTIRA
ARETA

34

125

159

ARRAÑO

11

27

38

ERDIGUNEA

82

242

324

GARDEA

10

31

41

LANDA-EREMUA

16

23

39

LANDALUZE

11

96

107

LATIORRO

47

175

222

UGARTE

26

106

132

GUZTIRA

237

825

1.062

 

Une hauetan ari gara osatzen inkesten datu-basea, eta horrela ondorioak atera ahal izango ditugu, auzo-batzarren bigarren zikloari ekin baino lehen, datorren abenduaren 3an, astelehenean, hain zuzen ere, landa-eremuko batzarrerako deialdiarekin batera.

 

Ekimen honetako ondorioek posible egingo dute datorren ekitaldiko aurrekontuetan, 2013koetan, lehenagokoetan baino parte-hartze handiagoa izatea.

 

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei kontsulta egiteko ekimen honetan lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei: udal alderdi politikoei, udal langile teknikoei, auzo-batzarretako jarraipen batzordeari, Lamuza parkeko kultura etxeari, udal liburutegiari, HAZi, Goxotxu dendari, Tokiko Garapen Agentziari, Gardeako gizarte zentroari, Arantzar liburu-dendari, Aretako kultura etxeari, Aretako Santa Ana zentro soziokulturalari eta, amaitzeko, esker on-ona udalerriko 1062 auzokide horiei, euren denbora herriko eginkizun honetan eman dutelako eta, horrela, Laudio guztion artean eraikitzen lagundu dutelako.

 

Emaitzak, auzo asanbladen zikloan aurkeztuko dira, auzo bakoitzeko asanbladan berea. Zikloa bukatzerakoan 8abenduaren 17an) web-orri honetara igoko ditugu, baina lehenago ezagutu nahi badituzu, badakizu, zure auzoko asanbladara joatea besterik ez duzu.