AZAROAREN 14raino LUZATU DA INKESTAK JASOTZEKO EPEA

10 egun igaro dira udal inkestarekin hasi ginela. Udal inkesta honek herritarrek Laudio udalari helarazitako proposamenen inguruko iritzia ezagutzea du helburu.

Inkesta osatzeko kontuan izan dira nolabaiteko inbertsioa behar dituzten proposamenak. Proposamen batzuek inbertsio handia behar dute, beste batzuek, berriz, inbertsio txikiagoa. Zenbait proposamen eskumen aldetik udalarenak dira, eta beste batzuk udalaz kanpoko eskumenak dira. Hauek guztiak jaso dira herritarrek zenbait eztabaida-lekuetan (auzo batzarrak, kontseiluak, HAZ, alkatetza,…) proposatu dituztelako. Orain, Laudioarrek baloratu ahal dituzte eta euren iritzia eman, bakoitzari dagokion lehentasuna emanez. Halaber, inkesta honetan jasotzen ez diren proposamenak iradokitzeko aukera izango dute, aurrerantzean kontuan izan daitezen.

Egite aitzindaria dugu, orain arte ez zaie neurri honetako inkestarik egin laudioarrei, informazioan zein hausnarketarako duen sakontasunarekin. Aurreneko saiakuntza hau garrantzi handikoa da etorkizunean parte-hartze prozesua hobetzeko, helburua herritar askorengana eta gizartean ahalik eta gehien zabaltzea da.

Orain arte, 400 inkesta inguru jaso ditugu. Udalak espero du, datozen egunetan, herritar askok denbora pixkat ematea inkestak betetzeko eta horretara bultzatu nahi ditu oraindik inkesta hau bete ez dutenak.

Partehartzea sustatzeko asmoz, eta zenbait herritarren iritzia entzun ostean, inkestak betetzeko epe honetan zenbait jai egun izan direla, udalak astebete luzatuko du inkestak jasotzeko epea.

Hori horrela, AZAROAK 14, ASTEAZKENA, INKESTAK BETETZEKO AZKEN EGUNA IZANGO DA. Data hau atzeraezina da, bestela ezinezkoa izango baitzen abenduko auzo asanbladetarako inkesten emaitza izatea. Deia luzatzen diegu herritar guztiei,azaroaren 14a baino arinago inkesten bitartez euren iritzia emateko, lehentasunak zehazteko orduan partehartzea ezinbestekoa da eta. Inkestak jasotzeko lekuak inkestan bertan azaltzen dira edo www.zurelaudio.net webgunean, zuzen sar daiteke webgune honetan edo bestela udal webgunearen bitartez, www.laudiokoudala.net.

Jasoko den informazioa garrantzi handikoa izango da, udal baliabide ekonomikoak kontuan izanik, Laudio Udalean ordezkaritza duten talde politikoek inbertsioak lehenesteko orduan herritarren iritzia kontuan izan dezaten. Udal talde guztiek honekiko konpromezua dute eta inkesta horren isla da.