UDALAK INTERNETEN JARRIKO DU ONLINE BEHARREN MAPA

 

ZURELAUDIO webgunearen menuan “BEHARREN MAPA” izeneko tresna jarriko da, auzokideek Udalak azalarazitako beharrizanen egoera gaurkotua zein den jakin dezaten. Hasiera batean, auzo-batzarretan eta auzoetako taldeekin izandako ondorengo bileretan jasotakoak jarriko dira. Gero, sektore-kontseiluetatik, informazio-leihatilak edo udal erregistrotik heltzen diren beharrizanak ere sartuko dira.

Tresna horren bitartez beharrizanak auzoaren, zenbatetsitako aurrekontuaren edo lan-arloaren arabera ordena daitezke. Horretaz gain, gaiari buruzko informazio guztia jasoko du. Zatikako bilaketak egin daitezke eta, bilaketaren ostean, PDF bihur daiteke, nork bere ordenagailura jaitsi ahal izateko.

BEHARREN MAPA