AUZOETAKO JENDARTE ETA HERRI ANTOLAMENTUAREN INGURUKO AZTERKETA EGITERA BIDEAN, LEHEN URRATSA

Lehentasun eta beharren inguruko azterketarako prozesu honetan, auzoetako errealitatea jendarte eta herri antolamenduaren ikuspegitik egiteko aukera jarri da mahaigainean, irizpide eta aztertzeko puntu komunetatik abiatuta, zehaztasunak bilatzeko aukerak baliatuz.

Modu honetan, herritar guztiek ezarritako puntuak jarraituz eta aztertuz, zonalde batzuetan sakondu eta informazio horien berri udalari emateko aukerak handitzen dira. Sistema hau erabiltzen hasi besterik ez bagara egin ere, etorkizunera begira auzoak antolatzeko informazio iturri boteretsua izango dela ziur gaude, eta guztion artean ateratako txosten hauek, geroko auzuneen garapenerako politikak zehazteko ezinbestekoak izango dira.