ASTE HONETAN LEHENTASUNEI BURUZKO ZUIN BEREZIA BANATUKO DA POSTONTZIZ POSTONTZI

Aste honetan ZUIN berezia helduko zaizue postontzira, aldizkari eran, eta aurrerantzean bi hilerik behin argitaratuko da, udal funtzionamenduari buruzko informazioa emateko. Lehen ale hori berezia izango da, lehentasunen inkestari emana, azaltzeko zertan den eta nola hartu parte, eta informazioa emateko auzo-batzarretan antzemandako beharrizanei buruz.