2012KO EKAINEKO AUZO-BATZARREN AKTAK. SEI HILEKO BATZARREN ITZULERA ETA AURREKONTUEN AZALPENA.

2012ko ekaineko auzo-batzarrek interes berezia izan dute; izan ere, lehendabizi 8 urtetan berriro egin direlako sei hilerik behin, 2000ko erregelamenduan ezarri bezala.
Hasieran batzarrak 6 hilerik behin egiten baziren ere, Jon Karla Menoyoren 2 legealdietan urtean behin egitera aldatu zen.
Ekainekoan ez zen postontzietara informazio zehatzik bidali, nahiz eta kartelen eskema errepikatu eta markesinetan kartelak eta tokiko informazioguneetan panelak jarri ziren.
Batzarretarako ordua aurreratu zen, bertaratutakoek familia eginkizunak bateragarri izan ditzaten, eta batzarrak ekainean egin ziren.
Batzarretan 2012ko aurrekontuari buruzko (orain gutxi onartuta) eta auzo bakoitzean antzemandako beharrizanei buruzko (funtsean 2011ko azaroko batzarretan adierazitakoak) ikusizko dokumentazioa eta informazioa aurkeztu zen, eta inkesta bat eman zen, 2013ko aurrekontuei begira lehentasunak finkatzen hasteko.
Azken urteotan baino jende gutxiago bertaratu zen, eta horren ondorioz batzarren batean eztabaidatu zen ea foro hori zen lehenespenei buruz hausnartzeko komenigarriena.

Honi erantsi zaizkio batzarren aktak, erabilitako power pointak, parte-hartzearen datuak eta betetako inkestei buruzko txostena.

 

Hementxe duzu 2012ko ekaineko Laudioko Udal Batzarren laburpena:

 

Hementxe duzu, 2012ko aurrekontuaren inguruko informazio orokorra

AURREKONTUA 2012

 

Eta hementxe, udal asanbladetara eraman zen auzoz auzoko beharren informazio grafikoa:

UGARTE

ENTORNO RURAL

LATIORRO

LANDALUZE

GARDEA

ERDIGUNEA

ARRAÑO

ARETA

 

Eta bukatzeko, ekainako asanbladen akta guztiak: