ALTZARRATEKO PLAZA BERRIA ERABILGARRI, LATIORROKO AUZOKIDEEK PROPOSATUTAKO HOBEKUNTZAK EGINIK

Abuztuaren 1ean ireki zen Altzarrateko plaza berria. Plazak gutxi gorabehera 700 m2 ditu eta Madrilgo Gobernuaren laguntzari esker egin da, areto balioanitzerako proiektuari lotutako diru-laguntzen barruan. Eraikina egitea zaila den arren, gaur eguneko egoera ekonomikoa ikusita, Estatuko Gobernuak zonalderako emandako diru-laguntza izendunak baliatu ditugu irisgarritasun-arazoak ebazteko eta auzoari kalitate handiko eta aukera anitzeko plaza bat emateko.
Udalaren Kultura Arloak Madrilekin zuzenean kudeatu zuen aipatutako diru-laguntza hori eta, horrela, Laudiorako berreskuratu zuen areto balioanitza etetearen ondorioz itzuli behar izan genituen ia 600.000 euroetariko asko.  400.000 euroko diru-laguntzak balio izan du anfiteatro txiki bat duen gune garbi bat egiteko. Horretaz gain, auzoko irispideak konpontzeko ere balio izan du, irisgarritasun-arauak betetzen dituzten arrapalak jarri baitira, auzokideek 2012ko otsailaren 15eko bileran proposatu bezala.