PARTE-HARTZE BIRTUALAZ ARITUKO DA ALVARO BARRIOS LAUDIOARRA

Berlojatzen eta Omnian burubelarri aritzen den laudioarra dugu Alvaro Barrios. Teknologia berrietan ekintzaile eta berritzaile amorratua da, eta azken aldian, proiektu erakargarri batean zentratuta dago: participacionvirtual.com.
Virtualware enpresaren fundatzailea da Alvaro, Euskadi mailan behin baino gehiagotan saritua izan dena. Horrez gain, Hermeneus Proiektuaren kofundatzailea da bera, eta Deustuko Unibertsitatean Errrealitate Birtualaren Masterraren koordinatzaile eta irakasle ere bada. Bere hastapenetan Omniak sustatutako parte hartze birtualaren inguruko  ekimenean murgilduta, Laudiorako aproposa izan daitekeen proiektuarekin dabil lanean egun.

Lotura honetan jaso ahal izango duzu informazio gehiago, honen inguruko saioa burutzen denean.

 

PARTE-HARTZE TALLERRAREN AKTAK