EKAINEKO BATZARREN ZIKLORA DEITUTA

Udalak udaberriko batzarrak berrartu ditu, auzokideen arteko harreman erraza izateko xedeaz.
Oraingo honetan batzarrek udal aurrekontua lantzeko balio izatea nahi da, proiektuak gauzatzeko giltzarria den aldetik. Orain arte aurrekontuak egiteko izandako prozesua zehaztasunez azaldu nahi dute, eta etorkizunera begira lehentasunak landu.