HIRIGINTZA TALLERRAREN HITZALDIEN LABURPENA

Apirilaren 17 eta 19an, berriki sortutako Ideien bulegoak antolatutako lehendabiziko tailer herritarrak egin ziren.
Erreferentzi formatuaz, eta ondorengo galderen txanda eginik, hirigintza izan dute ardatz, eta bi saiotan banatu dira.
Lehena Laudio Udalaren Hirigintza arloburua den Jesus Cebollaren esku, eta berak 1979tik hona gure herriak izan duen plangintzan zeharreko ibilbidea egin zuen. Ondorengo estekan hitzaldiaren laburpena eskura dezakezu.

 

 

 

Haren ondoan Anton Agirregoitia egon zen, hirigintza antolamendurako plan orokorrak egiten eskarmentu handia duen hirigintzako arkitektoa, eta etxebizitzen arloko beharrizan berriei buruz mintzatu zen.

 

 

19ko saioan, Fernando Heviak, udal arkitektoak eta bulego teknikoaren arduradunak, eguneko egoera nola ikusten zuen eta indarreko HAPOren aukerak nolakoak ziren azaldu zuen.