INFORMAZIO-BILERA, LAUDIOKO HIGIEZINEN EGOERA BERRIARI BURUZ, KATASTRO-BALIOA ALDATU OSTEAN

Martxoaren 22an LHUIko aretoan batzar ireki bat egin zen eta bertan Arabako Foru Aldundiak aldatutako katastro-balioei buruzko informazioa eman zen, baita horrek laudioarrengan izan behar zuen azken ondorioari buruz ere, foru erakundearekiko eztabaidetan eta solasaldietan hilabeteak eman eta gero.
Hemendik bileraren akta jaitsi dezakezu, eta aurkezpenaren bideoa ikusi, aurkezpena power-point bidez egin zen eta.