2011KO AZAROKO AUZO-BATZARREN AKTAK: PARTE-HARTZEAREN ERREKORRA ETA BEHARREN AGIRIA

2011n batzarrak azaroan eta abenduan izan ziren, eta azken batzarrek hil horretako 12ra arte iraun zuten, azaroaren 20ko hauteskunde orokorrek eragindako atzerapenaren ondorioz.
Batzarrek funtsean balio izan zuten aurreko urteetan azaldutako beharrizanak finkatzeko.
Komunikazio-kanpaina trinkoago bat egin zen, atarietan ere kartelak jarrita (tradiziozko bandoez gain), baita tokiko informazio-orrialdeetan bannerrak eta herriko autobusen markesinetan formatu handiko kartelak ere.

Gainera, auzokideei informazio gehiago banatu zitzaien, horretarako, postontziz postontzi 2009an eta 2010ean auzo bakoitzean landutako gaien zerrenda banatu baitzen.
Batzar horien ondorioz, beharrizanen lehen agiria sortu zen, bertan, txosten bakar batean, jaso baitzen batzarretan azaldutako guztia, eta berori erabili baita ekitaldi honetako prozesuaren oinarri gisa. Hasiera batean, txosten idatzi bat egin zen, ondoren tresna dinamiko eta eguneragarri bihurtu da eta webguneko “Beharren mapan” topa dezakezu.
Ondoren, batzarretako argazkiak eta bideoak erantsi dira, baita batzarretako aktak, postontzietan banatutako informazio-orriak, balorazio-txostena, parte-hartzearen datuak eta beharrizanen txostena ere.