GOBERNU TALDEAK WEBGUNEAN EMAN DITU ARGITARA LIBERATUEN NOMINAK

Laudioko gobernu taldeak webgunean txertatu ditu bere gobernukide liberatuen aurreko nominak. Modu horretan auzokide orok egiazta ditzake aurreko lanetan eta orain jasotzen dituzten soldatak. Neurri hori hartuta bete nahi da Bilduk bere programan ezarritakoa, eta neurria ezarrita dago saihestearren herri-kargudunak kargura aurkez daitezela nork bere burua aberasteko. Helburua da inor herri-karguetara ez aurkeztea bestela lortuko ez lukeen zenbateko soldata lortzeko bide gisa.

Talde gobernura bideratutako aurrekontua, nabarmen jeitsi da Bilduko udal gobernuarekin.

Lehen, gobernu taldeko soldatak eta gizarte aseguruak (alkatea, alkate ordeak, eta ziurtasun arduraduna) 237.293 euro ziren. Orain gobernu taldeko soldatak eta gizarte aseguruak (alkatea eta alkate ordea) 97.145 euro dira.