BEHARREN MAPA: HAPOAREN BERRAZTERKETA - EGOERA

HAPO berrikusi eta berraztertzeko oinarritzat hartuko diren Oinarri Estrategikoak finkatzeko enpresen hautatze prozesuaren ostean,  Prospektiker  izan da enpresa esleipenduna. Oinarri horietako funtsezko zutabea izango da herritarren parte hartze programa handinahia.

HAPOren berrikustea geldituta geratu da LKSk aurkeztu duenez kontratua amaitzeko eskaeraren ondorioz. Enpresa hori ibili da Plangintzaren berrikuste lanak egiten. Eragozpen hori konpondutakoan, Herriko Etxeak nahi du berrikusteari berrekitea, ondoko irizpide hauek jarraituta: Lehenik, gogoeta estrategikoa sustatuko dugu, Eusko Ikaskuntzaren eskutik, Laudioren etorkizuna zirriborratu eta diseinatzeko. Hori era anitz eta askotariko fasea izango da. Bertan analizatuko ditugu egungo transformazioak, gorabidean diren aukerak aurreikusiko ditugu, udalerriaren terminoan parte-hartzen duten eragileen aniztasuna txertatutako dugu prozesuan eta iritzi guztien arteko elkarrizketa serioa eta zorrotza eratuko dugu, errealitatea eta imaginazioa konbinatuta, gu ordezkatuko gaituen herria eraikitzeko. Bi informazio saio programatu dira indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Planaren egoera eta bere potentzialitateei buruz:

Apirilak 17, 18:00 orenetan, Kultura Etxeko Etxe Nagusian. HIZLARIAK: Jesus Cebolla, Laudio Udaletxeko Hirigintza Arloko Burua eta Anton Agirregoitia Aretxabaleta, Arkitekto Hirigilea. Gaia: "Planeamendua eta hirigintzaren gaur egungo egoera Laudion. 1979 urtetik honako bilakaera"

Apirilak 19, 18:00 orenetan, Kultura Etxeko Etxe Nagusian. HIZLARIA: Fernando Hevia, Laudio Udaletxeko Arkitektoa. Gaia: "Hiri-lurzorua berriak izateko aukerak Laudion".