BEHARREN MAPA: TRUKEEN TRAMITAZIO EGOERA - EGOERA

Desatxikipen prozesua hasi da, notaritzan erregistratzeko..

Trukeen tramitazioa suertatzen ari da oso luzea denboran, prozesuak berak duen konplexutasunagatik, bertan inplikatutako organoengatik eta jarraitu behar diren berme eta garantiak betiere bete egin behar direlako.

Herriko etxea bere momentuan Arabako Foru Aldundiko trukeen programa barruan sartu zen, aldez aurretik zeuden hitzezko edo berbazko aldaketak formalizatuz, hala nola herriko etxeak bera egindako muga-lerroak zehazte eta muga-sartze lanen ondorioz sortutakoak.

Kasu zehatz bakoitzak errekeritu izan du truke proiektu bat, zein, behin egindakoan, Katastrora lekualdatu egin zen. Gerorago, truke proposamen guztiak Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailera bidali egin ziren bereizte baimena eman ziezaien; erantzun hori jada emanda dago baiezko edo aldeko zentzuan.

Hurrengo urratsa, bereizteari ekiteko foru-baimena eman ostean, truke proposamenen multzoa Arabako Foru Aldundiko Mendien Zerbitzura bidaltzea izan da -basoen onura eta erabilera publikoa dela eta- eta zerbitzu hau hasi baino ez da egin baimenak bidaltzen Herriko Etxe honetara gutxi gora behera orain dela hilabete bat. Jaso egin dira, dagokion baimenarekin, bataz beste, proposamenen % 70, hurrengo asteetan itxaroten dugularik jasotzea oraindik AFAk bidali barik dituen baimenak.

Puntu honetara helduta, eta baimendutako dokumentazioa bildu ostean, aurrerantzean trukatu beharreko terrenoen desatxikipen prozesuari hasiera eman beharko zaio, dagozkion desatxikipen espedienteak prestatzean bitartez, zeintzuk Osoko bilkuretako erabakiak hartu ostean, jendaurreko erakusketan ipini beharko diren hilabete epean.

Izapide hori amaituta, jakinarazpena eman behar zaio Notaritzari trukeak benetakotzeko eskrituren publikoen bitartez.

Esan dezakegu landa arloan egindako trukeen prozesu luze hori bere amaierako fasean sartu dela.