BEHARREN MAPA: IBAIA "GARBITZEA" - EGOERA

Eskaera hori herri osoko inkesta orokorrean aurkeztu egin da eta 32 posizioan geratu da 33 punturekin. Erdiguneko inkestan 13. lekua du 98 punturekin. Uraren Euskal Agentziak, URAk, erriberakoa bertakoa berezkoak ez diren zuhaixkak moztu egin ditu Santa Kurutz eta Altzarrate zubiaren bitarteko zatian.

Ibai eta erreka bazterren garbitzearen eskaera bada behin eta berriro errepikatzen ari dena Auzoetako Udal Asanbladetan eta horietatik kanpo ere. Garbitasunaz mintzo garenean, bi arazo aipatu ahal ditugu: 1) plastikoak eta beste hondakinak garbitzea edo 2) ibai bazterreko landaretza ezabatzea legez ulertuta.

Lehen arazoari buruz -hondakinen garbiketa- Herriko Etxeak ekin nahi dio bere langile propioekin edo garbitze-enpresa bidez. Bigarren arazoaz -landaredia ezabatzeaz-, Herriko Etxearen iritzia bada, Europako Ingurumen Zuzentarau eta Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzarekin bat, erriberak berreskuratzeko babestu eta defendatu egin behar direla, ibaietako ekosistemen funtzionamendu orekaturako egiten duten ekarpen garrantzitsuagatik. Zentzu horretan, Laudio Herriko Etxeko Ingurumen Zerbitzuak azalpen eta zabalkunde saioen ziklo bat prestatuko du ibaien ekosisteman erriberek duten garrantziaz, Laudioko herritarrek planteatu ahal ditzaten gai horretaz dituzten zalantza edo beldur oro.

Azkenik, "landarediari buruzko garbiketa" mota horiek egiteko eskumena, egin beharreko kasuan, Eusko Jaurlaritzaren mendeko Uraren Euskal Agentzia, URA izenekoarena da, berari bidaltzen baitizkiogu aldian aldiro herritarren eskaerak.