BEHARREN MAPA: "PORROAK" SOLOZELAI PLAZAN - EGOERA

Herriko Etxeak nahiago dio arazo horri heltzea, lehentasunez, Herriko Mendekotasunen Planaren marko barruan, gaur egun prestatze-fasean dagoena. Horrek suposatzen du, egitatez, inplikatuta dauden agente ezberdinekin arazoari aurre egitea -droga mendekotasunak, hezkuntza, heziketa zentroak, polizia, auzokoak, e.a., betiere prebentzioaren asmoz eta, zigorren kasuan, horiek izaera pedagogikoa eduki ditzatela.

 Udaltzaingoak zona hori patruilatu ohi du eskola ordutegian. Substantzia estupefazienteak detektatzen dituztenean, bahitu egiten dituzte eta Zentroko zuzendariari horren berri ematen diote, hala nola substantzia horiek zeuzkaten pertsonen nortasuna. 

Herriko Etxeko Hezkuntza arloak LHUIko zuzendaritzari jakinarazi egin dio arazo hori. Zentroko zuzendaritzaren arabera, orain dela gutxi Ertzaintzaren interbentzioren bat edo beste egon omen da gai honekin zerikusia duena. Halaber, Zentroko ikasleek inguruko espazio publikoez egiten duten erabilera bada aldian aldiko tratatzen ari den gaia Zentroko zuzendaritzaren aldetik ikasleekin. 

Azkenik, LHUI, Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria arloaren bitartez Margotu Elkarteak bultzatutako Bilakatu programarekin bat eginda dago. Programa horren helburua da ikaslea laguntze bizitza heldura arte eta zuzenduta dago Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako ikasleentzako, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortu ez dutenentzako, LHUI eta Laudio BHIn insertzio eta tutoretza lanak eginik.