BEHARREN MAPA: ZARATAK - EGOERA

Izaera orokorraz, zarata ateratzearen kontu hori erregulatuta dago1992 urtetik indarrean dagoen Zarata eta Bibrazioak edo Dardarak Atera eta Jaso ahal izateko Udal Ordenantza Arautzailean. Hala, Ordenantza horretako 13. artikuluan erabakita dakarrenez: "Proiekzio ofizial, kulturako, aisialdiko edo beste izaera bereziren bat duten ekitaldien antolamenduagatik edo herritarren aldetik betiko adostasun tradizionalagatik, Udalak beharrezko neurriak hartu ahal izango ditu artikulu honetako lehen puntuan aipatutako mailak hiri-gunean eta erdi aldeko zona jakin batzuetan aldi baterako izaeraz aldatzeko."

Ostalaritza establezimenduen ixteko ordutegia erabakita dago Ikuskizun Publiko eta Jolas Jardueren gaineko abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuan, horiek zabaldu eta ixteko ordutegiak erabakita dakarrena.

Udaltzaingoaren arduradunak eskainitako informazioaren arabera, ostalaritzako ordutegiekiko arau-hausteak izapidetzen diren Idazkaritza sailera bidalitako akten bidez, dagokion espedientea zabaltzeko, salaketa akta horien kopiak erantsita.

Ugarteko jaitan zehar Sagastian sortutako arazoei soluzioa bilatzeko asmoz, Jaietako Batzordearekin, eragindako auzoko bizilagun eta herriko etxearen arteko bilerak egin dira. (Ikusi lotura)