BEHARREN MAPA: ZARATAK LANTEGIETAN - EGOERA

"MADERAS" LANTEGIA

Jarduera lizentzia emateko tramitazioa eta Maderas enpresa zabaltzekoa martxan dago. Administrazio prozesura konplexua eta luzea da.

Maderasek zabaltzeko lizentzia eskatu zuenean, Herriko Etxeak aldaketa batzuk errekeritu zizkion. 2010 urtearen amaieran, Herriko Etxeak errekeritu zion berriro ere enpresari aldaketa horiek betearazteko. Enpresak luzamendua eskatu zuen, eman ere egin zitzaiona eta 2011ko apirilean egozteko tegia legeztatzeko izapideari ekin zion, hasi egin zuen. Orain izapide hori amaituta dago.

2012ko otsailaren 20 egunean, jakinarazi egin zaizkio berriro ere enpresari oraindik egin ez dituen aldarazpenak egin behar dituela.

Gaur egun enpresarekin elkarrizketetan ari gara hori soluzionatzeko.

Enpresaren jardueren eraginen ondorioak analizatzeko, aurtengo apirilaren 3an bilera bat egin da ukitutako auzoko bizilagunekin.

GOMETEGI LANTAGIA:

Gometegik eratorritako zaratei dagokionez:

Gometegik aplikatutako "neurri zuzentzaile" delakoei buru Ingurumen Teknikariak eskainitako informazioaren arabera, ondoko hauek egin dira:

- 2. Pabiloiko abrasio partikulen proiekzio bidezko edo grainalatuko kabina ordeztea, eta ipintzea bi ekipo berezi sorrarazitako zarata gutxitzeko: 100mm zabaleradun alde bietatiko panelen estaldura eta kabinako atze eta albo aldeen itxitura blokez.

- 2. pabiloiko abrasio partikulen proiekzio bidezko edo grainalatuko kabinako estraktoreak ordeztea beste isilago batzuekin.

- Teilatuan edo estalduran kokatutako 3. Pabiloiko haizagailuak deskonektatzea; pabiloiko albo batean ipintzea haizagailu berri eta isilago batzuk eta etxebizitzen aurkako noranzkoan isuri fluxua desbideratzen duten pantailak ipintzea.

- Abrasio partikulen proiekzio bidezko edo granailatuko kabinetako estrakzio motorren potentziaren aldagailuak instalatzea eta 2. eta 3. pabiloiak pintatzea; horrek ekipoen erreboluzioak %50era arte murriztea ahalbideratzen du.

- Tratamendu labeko gas-erregailua elikatzen duen aire berriaren sarreran isilgailuak ipintzea.

- Konpresoreen gelan panel akustiko bereziak ipintzea.

- Aurreikusita zegoen baita konpresorea ordeztea berriago batengatik eta aurreikusitakoaren arabera, isilagoa.

2010eko apirilean aipatu diren neurriak martxan ipini zirenetik, ez da erregistratu Herriko Etxean inolako salaketarik industria horren aldetiko zarata dela eta.

Apirilaren 3an egin zen bilera, Maderasen jardueraren ondoriozko eragozpenengatik eragindako auzokoekin analizatzeko, inguruko bizilagunen aldetik aitortu zuten, Gometegiri buruz, egoera hobera nabarmen hobetu egin dela.