BEHARREN MAPA: ELURTEEN AURREKO PROTOKOLOA - EGOERA

Elurte kasuan era planifikatu batean jarduten da bi esparru ezberdinetan: Landa arloko bideak eta herriko hirigunea.

A/ LANDA ARLOKO BIDEAK.

Landa arloan diharduten hiru traktore jabeekin lankidetza markoa dugu. Badira Iñaki Mandaluniz, Juanjo Isusi (Oleriaga) eta Javi (Luxa). Iñaki Mandalunizen kasuan, badu gatza barreiatzaile bat. Traktoredun horietako bakoitzak badu izendatuta esku-hartzeko zona bat eta badihardute aparejadorea den Juanfer Etxebarri, Basaoetako arduraduna den Jon Ander Gastaka eta Udaltzaingoko Sargentuak koordinatutako irizpideen mendean. Soilik hasten dira lanean koordinazio ekipoak eskatuta, nahiz eta komenigarri den jakitea pertsona horiek –traktoredunek- bateratu egin behar dutela euren jarduna elurte kasuan eta euren lanbidearen jarduerako propioak diren zeregin eta beharrekin. Gauez ez dira traktoreak irteten, arrisku altu edo ez-beharrezkotzat jotzen dena saihesteko.

B/ HERRIAREN HIRI BARNEA.

Kale-garbiketa zerbitzuak badu kamoi ureztatzaileari lotzen zaion pala 1. Brigadak badu gatz barreiatzaile bat eta brigadako pertsona baliabide propioak direnak. Pendiente dago elurra kentzeko pala baten erosketa egitea. Herriko Etxeak 6.000,00.-€ kontsignatu du 2012ko aurrekontuan, material hori eskuratzeko. Gainera, Udaltzaingoak planifikatuta dauka dispositibo bat uholde edo elurte kasuetarako. elurte kasuetan edo beste larrialdi kasu batzuetan, Krisi-Mahaiak aktibatzn da, Alkatea buru dela. Errepideetako interbentzioa Arabako Foru Aldundiaren kargu da. Azkenik, beste zerbitzu batzuekin koordinazioan lan egiten dugu, Suhiltzaileen kasuan legez, betiere, disponibilitatearen arabera. Alerta batzordea bildu egin da negu honetan elurte eta izozteen aurreikuspenaren arrazoia zela eta.