BEHARREN MAPA: TELEFONICA ANTENA - EGOERA

Gai hori araututa dago Telekomunikazio-Sareetako Instalazio Irrati-elektrikoak arautzen dituen Ordenantzan", zeinek bere bosgarren Xedapen Iragankorrean erabakita dakarren ondokoa:

"Kokalekua eta aldatzeko epea zehaztea (San Bartolome).

San Martin kaleko 5 zk.dun jabetza pribatuko eraikinean egun dauden instalazio irratielektrikoen funtzionalitatea eta kontrola hobetzeko helburuaz, horien titularrak lekuz aldatu beharko ditu San Bartolomeko partekatutako instalaziora, dela egungo dorrea partekatuz, dela gehienez ere 15 m-ko altueradun masta anitz-operatzaile berri baten instalazioaren bitartez. Leku-aldatze eta partekatutako instalazio horien erabilera egiteko epea, beranduenik jota, Ordenantzako xedapen hau indarrean sartzen denetik hasita bi (2) urtekoa izango da.

Arrañoko antenaren lekualdatzea bere azken fasean sartzen ari da. Gai hori konponduta dagoen bezain laster, Telefonicako eraikineko antenaren arazoari helduko zaio.

Laster barru egingo dira instalazio horien jabea den Telefonicarekin lehen kudeatzeak, antena horren bihar-etziko lekualdatzearen gaiari heltzeko.