BEHARREN MAPA: AUTOBIDERA SARRERA - EGOERA

Latiorroko lehentasunen inkestan, autobiarako irispidea hobetzeko proposamena baloratu egin da garrantzitsuena legez, 1.358 punturekin. Herri osoko inkestan, proposamen hori geratu da 15. lekuan 1.272 punturekin.

Arazo hori aurkeztu izan da horrenbeste bidez, ezen hainbat aldiz adierazi diren Zehar Ardatzetiko soluzioak bere baitan dituen arauzko eragozpen gailenezinak. Argudiatu den arrazoia izan da, momentu guztietan, segurtasuneko distantzia, funtsean, Zehar Ardatzetik Amurrioranzko irteera hipotetikoan eta saihesbidetik Laudiora Zentroko lotunetik dagoen sarrera. Helburua beti izan da saihestea ibilgailuen bi noranzkoen arteko, ustez, trentzatu ekidin ezina. Latiorron proposatutako auzokoen soluzioa aukeratuz gero, indarrean dagoen errepideen araudia hautsiko litzateke, horren ondoriozko arriskuaz bide-segurtasunerako.

Indarrean dagoen Plangintzan, Amurrioranzko autobidera sartzeko proposamena, aurreikusita dago, Munegazo aldetik (egungo Bilbotiko inkorporazioa Guardian eta Vidralara); hor bai beteko litzateke "trentzatuen" segurtasunari buruzko araudia, Zentroko loturaraino segurtasun distantzia nahikoa edukitzeagatik. Baina, soluzio horren errekeritzen du Larra Poligonoaren garapena gauzatzea.

Badago beste auzokoen proposamen bat Munegazo aldean Biribilgune bat diseinatzeko. Horren bideragarritasuna analizatu egin beharko da.

Zehar ardatzarekin gurutzatzea aztertzen ari da. Finantziazioa dagoenean Larrako bide-zatia asfaltatuko da.