BEHARREN MAPA: UR BELTZAK GARDEAGOTXIN - EGOERA

Gardeako Asanbladan planteatutako proposamen hau beti amaitu da auzokoen eta Herriko Etxearen arteko desadostasunean. Herriko Etxeak jarraitu duen irizpidea: hala lurzoru urbanizagarri nola urbanizaezinean –Gardeagotxiko kasua- urbanizazio obra den oro, saneamendua barne, norbanakoei eta partikularrei dagokiela. Herriko Etxeak soilik edukiko luke ardura edo erantzukizuna azpiegiturako urbanizazio horretaz hiri lurzoru barruan.

Gardeako inkestan 3. lekua okupatu du 208 punturekin.