BEHARREN MAPA: GARMAKA BIRIBILGUNEA - EGOERA

Hori Arabako Foru Aldundiko errepide bat da; beraz, biribilgune hori egiteko eskumena Aldundiari berari dagokio. Badago aurreproiektu bat aurreko asanbladetan ere jada komentatu izan dena. Eman beharreko urratsak lirateke: Proiektuaren erredakzioa, aurrekontu kontsignazioa eta gauzatzea. Gaur egungo une honetan ez dago aurreikuspenik hori egiteko. Biribilgune horren proiektuaren erredakzio fasean, egokia litzateke kontuan hartzea, Goikoetxe parean, saihesbidetik behera gatozenean, zaratak direla eta izan diren kexak, behin eta berriz, eta horrela ebaluatzea komenigarri den ala ez zarata gutxitzeko pantailak galtzadaren alde bietan. Aurrerapenik ez da izan.

Latiorroko lehentasunen inkestan 3. lekuan geratu da, 1.097 punturekin.