BEHARREN MAPA: AZOKA PLAZA - EGOERA

Proiektua egon badago, 2010ean egindako lehiaketa baten emaitza da. Dena den, onartzeke dago oraindik. 1.537.000 euroko aurrekontuak finantzaketa behar du.

Herri osoko lehentasunen inkestan, Azoka Plaza eraberritzeko proposamena 8. lekuan geratu da, 1.663 punturekin.

Erdiguneko inkestan, hirugarren lekuan geratu da 1.622 punturekin.