BEHARREN MAPA: BEHIN-BEHINEKO HOBEKUNTZAK ALBERTO ACERON - EGOERA

Erdiguneko lehentasunen inkestan Alberto Acerori buruzko bi proposamen zeuden: Lehena, zonalde hori behin betiko urbanizatu beharrari buruzkoa zen; nahiz eta horrek aurrera egitea ekimen pribatuaren mende eta baitan egon (eraikinak), bosgarren lekuan geratu da 1.440 punturekin. Bigarren proposamena, behin behineko urbanizazioari edo zonaldearen behin behineko egokitzapenari buruzkoa, 11. lekuan geratu da 730 punturekin.