BEHARREN MAPA: KIROL ZELAIA ETA OINEZKOEN BIDEAK Goikogane kalearen inguruan - EGOERA

Goikogane kaleko parkean oinezkoen pasealekuen proiektu bat da, 97.576,14 € balio duena. Herriko Etxeak jada erakutsi bere borondatea Latiorron aire libreko kirol dotazioetarako lurzorua gordetzeko. Horregatik, Herriko Etxeak bultzatu nahi du eztabaida prozesu bat. Zertarako? Goikogane eta Apaloeta artean dagoen zona berdea ordenatzeko proposamen integrala eta imaginatiboa lortzeko.

Oinezkoen pasealekuak -5. Lekuan 891 punturekin- eta kirol pista -6. Lekuan 870 punturekin- badira bi proposamen Latiorroko inkestara  aurkeztu egin direnak. Latiorron eginiko abenduko batzarrean agerian azaldu zen hori eta adostutako akordioz -Udala eta auzokoen artean- aldi berean gai bioi buruzko gogoeta partekatua eta parte hartzailea egin behar dela.