BEHARREN MAPA: ARRAÑON: GARBITASUN FALTA - EGOERA

Esleitutako kontratuan auzoko zona bakoitzari izendatutako mailetan ezarritako irizpideei jarraituz: Igogailua egunero garbitu eta auzoko gainerako guztia 1 edo 2 aldiz Baldintza Pleguan erabakitakoaren arabera. Garbiketa zerbitzuek jakinarazi diote Herriko Etxeari "Aceros"eko etxeen eta "Karrejura" sartzeko arrapala artean dagoen zaborrontzien erabilera oker sistematikoa, egunero kontendoreen kanpo aldean zabor poltsak utzita.

Agerian geratu da, eta hori, oro har, udalerri osoari dagokio, garbiketa zerbitzuez eta zabor bilketa zerbitzuaz herritarrek egiten duten erabilera txarraz, kalean zorura botata ingura-paperak non nahi eta zabor hondakinak botata utziz biketarako aurreikusitako egun eta lekuetatik kanpo. Etsenplu modura: edukiontzien kanpo aldean utzitako kartoiaren bilketak -hori baita kontratuaren araberako aktuazioa- sorrarazten duela kartoizko 100 kiloko, beste hondakinen eta zaborren 70etik 100 kilo bitartean, inolako justifikazio barik -beirak eta zaborra, oro har-. Arazo hori berriro ere gertatzen da etxean erabilitako eta zaharkitutako etxe-tresnekin, zeren ez baitira errespetatzen seinalatutako egunak.