BEHARREN MAPA: ARRAÑOKO ESKAILERETAN GARBIKETA ESKASA - EGOERA

Arraño auzoko lehentasunen inkestan 29 punturekin baloratu da eta 9. lekuan.

Bai eskailerak, bai igogailua, I. mailako garbiketan daude; horren esan nahi du:

 

 

1. Garbiketa astero 6 egunez.

2. Ondoko eragiketak egiten direla: astero 6 egunez iñarratze mekanikoa edota espaloi eta zintarrien esku-erratzen bidez. Mantenimenduko iñarratzea, astean 5 bider Paperontziak hustu, astero 6 egunez. Paperontzien garbiketa, hilean behin. Igande eta jai-egunetan garbiketa plan berezia. Galtzaden baldeatze mekanikoa, 6 aldiz astero, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila eta urria hilabeteetan zehar. Galtzaden baldeatze mekanikoa, astean 2 aldiz, urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, azaroa eta abendua hilabeteetan. Galtzada, espaloi, plaza eta ataripeen baldeatze mekanikoa edota eskuzkoa, 2 aldiz astero, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila eta urria hilabeteetan zehar. Galtzada, espaloi, plaza eta ataripeen baldeatze mekanikoa edota eskuzkoa, astean 1 aldiz, urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, azaroa eta abendua hilabeteetan.

 

 

Igogailu inguruaren diseinuak zailtzen du harkaitza eta zati bateko egurrezko estaldura zatian dagoen zuloaren garbiketa egitea. Ez zaio hori garbitzeari egin, adierazi diren zailtasunegatik eta baloratzen ari da garbiketa sarriagoa eta eraginkorragoa errazteko moduren bat.