BEHARREN MAPA: ARRAÑOKO KIROL ZELAIA KONPONTZEA - EGOERA

 

Lehentasunen inkestan proposamen hori geratu da 5. lekuan 165 punturekin. Hesiari birpasa egin zaio eta apurtutako saskia kendu egin da.

Botiloi zonei buruz, garbiketa zerbitzuak identifikatu ditu ohiko botiloiak egiten diren zona batzuk, eta horietan eskua sartu du. Leku batzuk salbuespenez erabiltzen dira botiloi zona legez eta horietan ere sartzen dira garbiketakoak, beti eta egitate hori jasota badago. Maiztasunik handieneko zonak, sartuta daudenak jada garbiketa protokoloan, hauek dira: Lamuza parkea, Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakiak (jubilatuak eta liburutegia) eta Arrañoko igogailua. Garbiketa zerbitzuek errefortzatu egingo dute Arrañoko kirol zelaiaren zaintza, jakin dugulako inguru horretan gertatu diren arazoak eta jotzen dugulako botiloia egiteko leku erraza eta egokia.