BEHARREN MAPA: LAMUZA PARKEAREN DEFENTSA - EGOERA

Lamuza parkeagatiko kezka agerian ipini da Erdiguneko inkestan -2. Lekua 1.948 punturekin- eta herri osoko inkestan -hirugarren postuan eta 2.627 punturekin-.

Herriko Etxean ordezkaritza duten talde politiko guztien euren gain hartu dute publikoki ekimen horren garrantzia. Bazegoen finantzatzeko konpromiso bat lehen faserako AFAko Gobernuaren aldetik. Udal hauteskundeen osten, Foru Gobernu berriak kendu egin zituen hasi barik zeuden obretarako proiektu guztietarako konpromisoetan kontsignatutakoak.

Parkea eta bertako eraikinak daudeneko egoerak beharrezkoa du, duda barik, Plan Bereziaren exekuzioa, baina Aldundia bera denez parkea eta erakin multzoaren jabea hori eginarazteko organo eskumenduna ere bada.

Parkeko Plan Bereziak bere baitan sartuta ditu saneamendua eta azpiegiturak ordeztea -haritza elektrikoak, ura, euri urak, e.a.-; orain, AFAren erabakiaren ostean, 2013-2015 Foru Planean sartzeko gestioak egiten ari gara.

Lamuza parkeko inguruan, San Rokeren Ermita eta Bizkaia kalearen arteko magalean, Basoetako Sailak planteatuta dauka magala hiri-paisaiaren barruan berreskuratzea, enpleguko tailer baten bitartez egin zitekeen ekimen baten bidez. Analizatu egingo da bateragarria egiteko proposamen hori Lamuza Parkeko Plan Bereziarekin.