BEHARREN MAPA: EHIZA INGURUKO INFORMAZIOA: SEGURTASUN DISTANTZIAK - EGOERA

Araban ehiza arautu zuen uztailaren 28ko 1-2011 Foru Aginduak, 2011-2012 denboraldirako Arabako Lurralde Historikoan ehiza egitea arautzen zuena eta ehizako martxoaren 17ko 2/2011ko Legeak (Euskadi).

Aipatu den Ehiza Legeko 27. Artikuluak erabakita dakartza zeintzuk diren "segurtasun-eremuak", halako moduz ezen "pertsonak eta haien ondasunak babesteko neurri bereziak" hartu behar izango direla. Halaber, erabakita dakar (27.2) armekin ehizatze debekuak, ezarritako salbuespenekin, kontsulta daitezkeelarik zehaz mehatz Legearekin batera erantsitako alean.

27.3 eta 27.4 artikuluetan definitzen ditu zeintzuk diren segurtasun eremuak, hala nola segurtasun eremu horien mugak:

"3.– Segurtasun-eremuak dira:

a) Ibilbideak eta herri-erabilerako bideak eta tren-bideak, bai eta horien ertzak eta zortasun- eremuak ere, hesiaz itxita daudenean.

b) Bidegorri eta bide berde izendatutako bideak.

c) Herri-urak, uren ibilgua eta ur-bazterrak barne.

d) Hiriguneak eta landaguneak, nekazaritza- turismoko etxeak edo landa- etxeak, jendea bizi daitekeen toki isolatuak, kanpalekuak, aire zabaleko kirol-guneak, parkeak, instalazio militarrak eta aireportuak eta horien inguruak, aisialdiguneak, lehentasunezko nekazaritza- ustiategien instalazioak, nukleo zoologikoak, enpresa- edo industria- instalazioak eta segurtasun-eremu gisa izendatutako beste edozein toki.

 

 

 

 

 

 

 

 Lege honen ondorioetarako, landagunetzat joko da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 29.1 artikuluan ezarritakoa.

e) Aldian-aldian jendea hartzen duten tokiak, jendea bertan dagoen bitartean, edo jabeak edo haiek baimendutako pertsonak dauden tokiak, bertan lanean ari direnean hartarako gaituta daudela.f) Sei metroko zortasun-eremua, itsasertzeko barruko mugatik lehor aldera neurtuta.

 

4.- Hona hemen segurtasun- eremuen mugak:a) Artikulu honetako 3. paragrafoko a) idatzi- zatian zerrendatutakoetan: 50 metrora.

 

b) Artikulu honetako 3. paragrafoko b) eta f ) idatzi- zatietan zerrendatutakoetan: 20 metrora.

 

c) Artikulu honetako 3. paragrafoko c) idatzi- zatian zerrendatutakoetan: dagokion lurralde plan sektorialean ezarritako zortasun-eremuak.

 

d) Artikulu honetako 3. paragrafoko d) idatz- zatian zerrendatutakoetan: 200 metrora, salbuespen hauekin: jendea bizi daitekeen toki isolatuak (eskopetarekin egindako ehiza xehearen kasuan 100 metrora, eta metalezko kartutxoak erabilita egiten den ehiza larriaren kasuan 200 metrora) eta instalazio militarrak eta aireportuak (haien araudi berezian xedatutakoari jarraituko zaio).

e) Artikulu honetako 3. paragrafoko e) idatzi- zatian zerrendatutakoetan: 50 metrora.

Muga horiek ez dira aplikatuko bi metrotik beherako zabalera duten bideetan eta bide berdeetan, baldin eta ehiztariak 250 metrora ikus badezake bide-aren noranzko bakoitzean.