BEHARREN MAPA: GERAKINA ETA NEUMATIKOKO FAKTURAK - EGOERA

Diruzaintza Orokorreko Gerakina edo Soberakina bada ogasuneko zinegotzia den Amets Meazak 2011ko asanbladetan "udalaren aurrezkiak"legez definitu zituenak. Oso garrantzitsua da kontuan izatea urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean dagoen saldoa osatuta dagoela, batetik, konprometituta dagoen zati batez, beste ekimen batzuetarako erabili ezin daitekeena, eta bestetik, erabilera libreko beste bat, zeinarekin Herriko Etxeak ekimenak egin ditzakeen udal aurrekontu bidez edo hortik kanpo.

2011 urtearen kasuan, soberakinaren saldo osoa izan zen -3.686.519,09.- €-. Horietatik, 1.405.838,31 €, 2010 urtean konpromisoa hartutako zenbatekoei zegozkien; beraz, "Diruzaintza Orokorreko Soberakina" erabilera librekoa bazen 2.280.680,78.- €.

2012ko kasuan, Diruzaintza Orokorreko Soberakina 3.440.934,65.- € izan da. Behin deskontatuta aurtengo aurrekontuan Gerakinari edo Soberakinari lotzen zaizkion partidak, horren kopuru garbia 2.083.424,58 € da.