BEHARREN MAPA: ETXEBARRI BASERRIA - EGOERA

Erdiguneko inkestan 12. lekua okupatu du 642 punturekin.

2011ko abenduaren 29 egunean argitaratua agertu zen Kultura Sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko AGINDUA, zeinen bidez diru-laguntza egiten zuen 2012-2014 urte bitarteko ekitaldietan Euskal Kultura Ondarearen defenditu, aberastu, babestu eta sustatzeko.

2012ko urtarrilaren 25 egunean aurkeztu egin zen pinturen "Proiektu Teknikoa eta Estudio Arkeologikoa Erredaktatzeko eskaera. Ekimenaren zenbatekoa 46.000 € da eta bada azterketa arkeologikoa garestitzen duena. Azterketa Arkeologikoa proiektua erredaktatu aurretikoa da.

Beraz, diru-laguntza emango balitz, eman beharreko urratsak ondokoak lirateke:

1.- Estudio Arkeologikoa

2.- Proiektuaren Erredakzioa, barne hartzen duena: Fatxadak, teilatua, forjatuak (zoruak) eta pinturen kontserbazioa. Hor amaituko litzateke diru-laguntza.

Proiektuaren exekuzioak beste aurrekontu partida bat errekerituko luke.

EUSKO JAURLARITZAK DIRULAGUNTZA UKATUTA