BEHARREN MAPA: GARBIKETA MAKINEN ZARATA - EGOERA

Bada gauza bat garbiketa lanaren antolamenduan kontuan hartu ohi dena, ahal denik eta eragopen gutxien sortzeko; baina oso soluzio zaila du. Goizeko lehen orduetan egoitza aldeetan garbiketako ibilgailuak bazter uzteak -iñarratzaileak eta baldeatzeko ibilgailuak- Herriko Etxeak markatutako eta herritarrek eskatutako garbitasun helburuak lortzea materialki ezinezko bihurtuko lituzke. Zorroztasunez kontrolatzen dira haize-makinak. Horien erabilera ordutegia, lan-egunetan, goizeko 8etan hasi ohi da eta jai-egunetan goizeko 9etan.