BEHARREN MAPA: JOSE MATIA - ZUBIKO (II ETA III FASEAK) - EGOERA

Obra eta Zerbitzuen Foru Planera aurkeztu ezin izan den proiektu horren tarte horrek okupatu du 6. lekua Erdiguneko inkestan 1.240 punturekin.

Jose Matia-Zubiko proiektuko II. eta III. faseak dira. Gauzatu barik dauden eta falta diren bi fase horien balioa da: 3.195.201,85 €. Obra hori aurkeztu da, Geltoki ondoko Tunelarekin batera, 2012-2015 Foru Planera. "GELTOKIA - TUNELA-ZUBIKO".Bada 2008 urte hasieran erredaktatutako proiektua (Jose Matia-Zubiko) eta 2011 urtean erredaktatutako beste baten (Geltokiko Tunela) proiektu bateratuko testu bategina. Bi proiektuek konpontzen saiatzen diren arazoak zaharrak dira eta hainbat aldiz planteatu izan dira. Proiektu biak momentu ezberdinetan sortu izan dira, baina Nerbioi ibaiko eskuin aldeko bazterra antolatzearen helburu bakarrari erantzuten diote, jada azpiegitura zaharkitu batzuetan eskua sartu eta jardunez.Ezin daiteke ez eta burutik pasa ere egin eskuin alde honek dituen arazoak soluzionatzea, herriaren erdigunea edo zentroa eta Latiorro auzoaren artean dauden komunikazio arloko arazoak konpondu barik.Proiektu bateratu honekin konpondu nahi da hauxe:

• Zaharkitutako azpiegituren sare bat eraberritzea, nabarmenduta Zukiko-Kurajoko saneamenduaren egoera. Arazo hori areagotu egin da Latiorron Apaloetako Etxebizitzen alde berria zabaldu ostean, bertan jadanik baitaude 160 pertsona erroldatuta.

• Zentroa eta Latiorro auzo populatuarekiko oinezkoen komunikazioa hobetzea –Zehar Ardatzeko 3. Fasea-, jadanik 3.300 bizilagunetik gora baititu. Egun, joan-etorri hori 2 m zabalera baino apur bat gehixeago duten tunel nagusiaren bitartez egin ohi da. Tunel berria 7,5 m zabal izatera pasatuko da.

• Eskuin aldearen bere osotasuneko antolamendua: tren geltokirako irisgarritasun arazo larriak konponduta.

Helburu nagusi horiezaz gain, jarduera horren bitartez lortu nahi da hauxe:

• Oinezkoen joan-etorria hobetzea. Kontuan izanik eragindako kaleen ezaugarriak eta hirigintzaren bilakaera, nahi da kalea oinezkoaren zerbitzura ipintzea, trafiko errodatuarekin batera, bizitza publikoa aberastea sustatuta eta harreman hiritarrak eta merkataritza. Horretarako, proposatu da trafiko errodatua eta oinezkoen elkarbizitza, adiera berezia eskainita eta lehentasuna oinezkoen erabilerari. Horrek esan nahi du jarduera esparru guztian 20 km/h gehieneko abiadura ezarriko dela, oinezkoen, ziklisten eta motordun ibilgailuen arteko kontaktua gertagarria izaterakoan.

• Erreiaren zabalera mugatuta geratuko da 3 m-ra, hori bide motela bihurrarazteko, 2 m-ra edo kokatutako oztopo-zutoinekin.

• Geltokian espartzimendu guneak sortuko dira eta aztertzen ari da Maestro Elorzan aukerarik dagoen, bihar-etziko kalearen zabaltzearen ondorioz, URAk egingo duen Nerbioi ibaiko ubidea alde horretan zabaltzearen eraginez.

• Halaber, planteatzen dira aparkaleku espezifikoak bizikletentzako leku esanguratsuetan.

• Jarduera barrutian ipiniko dira zama-lanak egiteko lekuak, erreia bikoitzak ezabatuz.

• Era horretan bultzatuko da elkartze eta komunikazio puntu erraz identifikagarriak sortzea, Geltoki Plazarekin eta Zubiko Etxeko Parkea leku nabarmen legez.

• Zubiko Etxea zonaldeko hiri ingurune berrian txertatzeko, harrizko itxitura kenduko da, etxearen hasierako erabilera pribatuko propio zena.

• Zubiko Kurajo kaleak oinezkoen izaera nagusia edukiko du, ibilgailuen joan-etorria mugatuta egonik egoiliarrentzako eta merkataritza zama-lanak egiteko.

Bi proiektu horiek bateratzea egiterakoan, eta obra gauzatzerakoan kontuan hartuko dira URAk ezarritako baldintzak jarduera barrutirako, etorkizuneko ubidea eskuin alderantz zabaltzetik instalazio berriak gordeta eta abaroan ipintzen saiatuta, eta Maestro Elorza kaleko hegalkinean esku-hartu barik, geroagoko URAren lanek eraginda geratuko baita.  Une honetan Foru Planetik kanpo geratu da Zubiko Kurajori dagokion fasea, proiektu multzoaren finantziazioan arriskurik ez ipintzeko. Finantziazio bilatze lanetan ari gara, behin II. fasea amaituta, III. fasea gauzatzeko (Zubiko). Jose Matia – Geltokia - Maestro Elorzako aurrekontua bada 2.274.493,73 €. Gauzatzeko falta den faseko aurrekontua (Zubiko Kurajo) bada 920.708,12 €